XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Instantzia horiek Udaleko lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Prozedura Administratiboari buruzko Legeak 66. artikuluan xedatutako moduan, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egunetako epean.

6. Izangaien onarpena.

Instantziak aurkezteko epea amaiturik Udaleko Lehendakaritzak onartu eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onartuko du, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko dena 15 egunetan erreklamazio eraginetara, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Behin behineko zerrenda hori behin-betikotzat hartuko da aipatutako epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada.

Erreklamazioak baleude, behin-betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo errefusatuak izango dira.

Behin behineko zerrendarekin batera lehenengo proba egiteko eguna argitaratuko da.

Ondorengo ariketen berri epaimahaiak egokien eriz dezan moduan emango du.

Egitezko akatsak ezein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.

7. Epaimahai kalifikatzailea.

Lehiaketa-oposizioaren epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

- Lehendakaria: alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea.

- Bokalak: Enplegu eta Gizarte Ongizate Batzordeko lehendakaria edo honek delegatzen duen zinegotzia.

Gipuzkoako Foru Diputazioko Gizarte Zerbitzu Departamentuko ordezkari bat.

Udaleko Gizarte Laguntzailea.

Talde politiko bakoitzeko ordezkari bat.

HAEEko (Herri Arduralaritzako Euskal Erakundeko) ordezkari bat.

HAEEko ordezkari bat euskara probarako.

Enpresa Batzordeko ordezkari bat.

- Idazkaria: Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.

Epaimahaiko kideak aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu eta haien izendapena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da.

Izangaiek haiek errekusatu egin ditzakete Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 20 eta 21. artikuluetan aurrikusitako zirkunstantziak ematen direnean.

Egoki eritzitako probetan epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

8. Hautaketa prozedura.

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

a) Oposizioaldia.

b) Lehiaketaldia.

Izangaiak ariketa bakoitzerako deialdi bakarrean izango dira deituak, behar bezala zuritutako eta epaimahaiak libreki balioetsitako ezinbesteko kasuetan izan ezik.